Hona hemen elikagaien piramidea! Behatu eta aztertu!
Elikadura landuz!
2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena
2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena
" EL MUNDO" egunkariaren artikulua.
Hona hemen, ""EL MUNDO" egunkariaren artikulua. Artikulu honetan, estatu mailan, pobrezian dauden edo pobrezian egoteko umeen eta familien datuak agertzen dira. Datuak izugarriak dira. Gainera, egoera latz honek, umeetan duen eragina ikaragarria da. Animatu eta ikusi artikulua:
http://www.elmundo.es/salud/2015/03/28/5515aa87e2704e7f7e8b4575.html
http://www.elmundo.es/salud/2015/03/28/5515aa87e2704e7f7e8b4575.html
2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala
Lagunekin baratzean!
Sarrera honetan, nik nire ikastetxean irakurri nuen liburu bati buruz hitz egingo dut. Txikia nintzenean, 1.mailan, gogoratzen dut liburu interesgarri bat irakurri genuela: Lagunekin Baratzean.
Liburu honen protagonistak elikagaiak ziren, barazkiak. Umeei kostatzen zaie barazkiak jatea. Hori dela eta, liburu honen bitartez barazkiak ezagutuko dituzte. Horretaz aparte, neska mutilen arteko harremanak garatzeko, balio duen eskola materiala da, bertan eguneroko egoerak lantzen baitira.
Hona hemen ipuinaren datu garrantzitsu batzuk:
5 eta 9 urte bitarteko eskola-umeei zuzendutako programa bat da.
HELBURUAK: Haurrei heldutasun psikoafektiboa lortzen laguntzea; oinarrizko osasun
ohiturak berenganatzen laguntzea eta droga-gehiegikeriari aurre hartzeko lehen urratsak ematen
laguntzea.
EUSKARRI DIDAKTIKOAK:
Ordenagailuz egindako programa hau argitaratuta dagoen ipuin-liburu batekin batera lantzeko
da; adin horretarako neska-mutilek izaten dituzten konpondu beharreko arazo pertsonal eta
interpertsonal beretsuak dituzten barazkiak dira ipuinaren protagonistak.
Ipuin-liburuak 18 istorio desberdin ditu ; Ipuinak Kanadan sortuak izanik, gure artean erabilgarri
izan zitezen egokituak izan ziren 1993 urtean AGIPADeko Prebentzio taldearen eskutik.
Horretaz gain, gurasoentzako gidaliburu bat, irakaslearentzakoa eta oraindik irakurtzeko gauza
ez diren haurrekin erabiltzeko sei ipuinetako marrazki-sorta daude.
Material hau hainbat zehar-lerro indartzeko pentsatuta dago, batez ere, osasun hezkuntza eta
droga-menpekotasunaren prebentzioa.
- Beren kabuz pentsatzen duten eta independienteki jokatzen ikasten duten neska-mutilei errezagoa zaie gero, adoleszentzian, taldearen presioari aurre egitean.
- Nork bere burua maitatzen eta ezagutzen, eta aldamenekoekin harreman onak izaten ikasten duten neska-mutilak nekezago eroriko dira droga-gehiegikerian
Programa honen baliorik garrantzitsuena neska-mutilen ohizko sentimenduak aztertzen dituela da.
Sentitzen dutenaz hitz egin dezaten lortu nahi du, besteek ere sentimendu berberak dituztela
kontura daitezen.
Liburuak gai desberdinak aztertzen ditu: beldur arrazionala zein irrazionala, burlak, gezurrak,
azpijokoak, zeloak, merezi gabeko zigorrak, aurreiritzia eta diskriminazioa, desberdintasun
fisikoak eta kulturalak, taldearen presioa, arazoen konponbide magikoak eta sendagaien erabilera.
Ordenagailuz aurkezten den programa hau gelan egindako lanaren osagarri bezala erabiltzeko
proposatzen dugu; inoiz ez programa honen ordezko gisa. Izan ere, bera bakarrik hartuta
zentzugabekoa ere gertatzen da. Zehazki esanda, ipuineko pertsonaien inguruko jarduerak dira.
2015(e)ko azaroaren 22(a), igandea
Elikadurari buruzko artikulua!
Kaixo guztioi! Hona hemen hik-hasi aldizkaritik ateratako elikadurari buruzko artikulu interesgarria. Niri oso baliogarria iruditu zait, zuentzako aberasgarria izatea espero dut!
http://www.hikhasi.eus/artikulua/1704
http://www.hikhasi.eus/artikulua/1704
2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna
Elikaduraren bideoa
Hona hemen elikadurari buruzko bideo interesgarri bat !
Elikadura osasunaren oinarri from 28 KANALA on Vimeo.
2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna
Kaixo followers!
Zelan zaudete? Andoni Lamarca naiz eta hemen daukazue nire blog berria. ! Bertan, elikadurari buruzko auzi desberdinak aztertuko ditut, elikadurari gure eskoletan merezi duen garrantzia zehazten.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)